Erreserbatu
Nola nabarmendu
gailenen artean?
Sukaldean 16 urtez aritua eta mundu osoan sukaldaritzan bikaintasuna bilatzen jarduna,
Paulo Airaudo chefak bere etxea aurkitu du Villa Favorita-n eta bi Michelin izar duen jatetxean. Bere lan-filosofia
sasoiko lehengaien erabilera eutsigarrian oinarritzen da, baita produktu ahaztuen balioa berriro nabarmentzen ere,
eta batez ere ekoizle txikiekin dago harremanetan; haiek bere balioak partekatzen dituzte, eta merkatutik merkatura
ibiltzen dira egunero produktu freskoak eta goren kalitatekoak chef honen eskueran jartzeko.
Bi izar
gehiago badiaren gainean
Funtsezkoa da detaile bakoitza, baita mokadu bakoitza ere. Beti, momentu bakoitzean duzu goi mailako gastronomia Villa Favorita-n. Gela-zerbitzuan, Bi Michelin izar duen jatetxean, eta egun zoragarri bati hasiera emateko gosarian. Guztia pentsatu, sortu eta zaintzen du izen handiko Paulo Airaudo chefak.
Bi Michelin izar
duen jatetxea
Hondartzaren bukaerako arroken lurrina eta Argentinako auzo bateko oihartzunak. Igeldoko sagar-arbola bateko azalaren testura eta Bangkokeko kale bateko kolore gorri bizia. Bizitzako atalak, esperientziak, zaporeak. Ausardia eta mestizajea. Talentua.