Manifestua

Gure nortasuna

Donostiaren maitalerik handienak gara.
Gainera haren Itsasoaren aurrean
egotearen zoriona dugu.
Itsasoak, bere joan-etorrien bidez,
gure historia komuna gogorarazten digu,
gure itun sekretua: kokapen honetan egotearen
pribilegioak erantzukizun bat du,
gure hiriari balioa eranstea.

Gure ustea

Bidaiatzeak gogoa aldatzen duela uste dugu,
eta zentzu berean, bidaiariak hartzeak
mundua alda dezakela,
edo zerbaitetan hobetu dezakela behintzat.
Gure lurra zaintzea garrantzitsua dela uste dugu.
Gure gonbidatuak oso urrutitik etor daitezke,
baina gure hornitzaileak beti daude gertu.

Gure proposamena

Oroitzapenean betirako mantenduko den egonaldia,
baina ingurunean aztarnarik utzi gabe.
Iragaitz gara, eta ondare polit bat utzi
behar diegu etortzear daudenei.

Gure nahia

Donostia artea, kultura,
soinu ederra eta zapore onaren baliokide izatea.
Emozioak eta sentimenduak mugitzen
dituzten ekitaldi handi
eta txikiak babesten eta gozatzen ditugu.

Gure gogoa
Zuekin partekatzea.

Villa Favorita

Book now

libroErreserbatu