Erreserbatu
Hotela
Kontxa badiaz gozatzen
125 urteren ondoren ere
XIX. mendearen bukaeran, gutxika eta gortearen babesean,
Kontxa badia europar estiloko villa dotoreez inguratzen hasi zen,
diamantezko diadema bat balitz bezala. Eta denborak berak, banan-banan, eraman egin zituen. Guztiak,
bat izan ezik. Badiako azkeneko villa. Diademaren azkeneko bitxia. Bereziena. Gustokoena. Favorita bera.
Bi Michelin izar
Goi mailako gastronomiako proposamen bat eskaintzen dizugu, Paulo Airaudo chefak sortua, zerbitzu bakoitzean, baita bere Amelia jatetxea ere, bi Michelin izarrekoa.
Boutique hotela
Ingurune atsegin bat, leku berezi bat, non dena sortu den ideia beraren inguruan: gure artean bizitako egun bakoitza paregabea izatea.
Bistak Kontxara
Zure gelako leihoa gure hiriaren bihotzera zabaltzen da, Badian den lekurik hoberenera.
Adults Only
Lasaitasuna, erosotasuna eta erlaxazioa. Ingurune bare bat, halako giro bat preziatzen duten pertsonentzat.
Hiri bakoitzak
bihotz bat du
Eta hauxe da gurea. Kontxa pasealekuaren erdian. Santa Klara uhartearen parean, tamariz ilelaren artean. Erlojuen pean, bere baranda bereziak alderantziz kokatua duen pieza bakarraren ondoan. Itsasora begira. Donostiaren esentzia.
Ongietorria
jasotzearen esanahia
Bi Michelin izar. Kristal lausotu bat itsasoaren parean. Argi-uholde batek leihateak osorik hartuta. Munduan ezagun den badia baten erdigunea. Ongietorri bat. Ikuspegi paregabe bati. Ikono bihurtutako hiri bati. Villa bati. Villa Favorita-ri.
Gozatzeko eta erlaxatzeko den leku bat.
A unique stay starts
in a unique place
Detaile handiez
eta txikiez inguratutako giroa
Hotela osorik diseinatu da arretarik handienaz, giro atsegin, bare eta berezi bat lortzeko. Gure etxera propio etorritako artisau profesionalen maisutasunarekin, barnealdeko elementu eta xehetasun guztiei akabera emateko.