Zer egin
dezakegu zugatik?
Isiluneak, irribarreak eta begirada adeitsuak. Harrera egitea ez da lan bat. Izaera eta portaera bat da. Gainerakoei –ostalari gonbidatuei –toki bat baino zerbait gehiago eskaintzeko: ingurune atsegin bat; norberak berea bezala ikusten duen leku bat.
Ez gara lau pareta. Villa Favorita gara.


Gela bakoitza bakana
eta berezia da
Villa Favorita-ko guztioi gustatzen zaigu gure gonbidatuak ezagutzea. Jakin zerk laguntzen dion egunik atseginena izaten. Esperientzia bakoitza pertsonala baita, eta ostalari bakoitzak behar du zerbait desberdina.
Horregatik, edozein ordutan jo ahal izango duzu gugana.
Zure esanetara gaude.

Donostia – San Sebastián
Utzi iezaguzu
gure hiria zuri erakusten
Donostia bezalako hain hiri berezi batek modu berezi batean erakustea merezi du. Esperientzia bakanak, sekretuak eta arakatzeko bazterrak. Konta iezaguzu zer egin nahi duzun eta guk aholkatuko dizugu.

Kontxako haize leuna
bezain lasaigarria
Kontxa pasealekua Europako lekurik ederrenetako bat baino gehiago da. Lasaigarrienetako bat da gainera. Bertan, villatik metro gutxi batzuetara, Hegalak kirol zentroak kirol masajeak eta masaje erlaxagarriak eskaintzen ditu, baita igerileku klimatizatuak ere.
Eta gertuago oraindik, La Perla Termak, Kantauri itsaso osoko talasoterapia zentro onenetako bat, itsas ur zirkuituez, masaje erlaxagarriez eta terapeutikoez, edertze tratamenduez… gozatzeko.

Guztia dira pertsonak
Gauden lekua, hartzen gaituen villa, aparteko zerbait dira. Baina jakin badakigu ez direla ezer ez badaude bertan beren arima emango dieten pertsonak. Izan ere, pertsonak dira lagun izango dituzunak eta gustura hartuko zaituztenak.



