Egonaldi berezi bat toki berezi batean hasten da

Play video

Nirekin erreserbatzeak
abantaila asko ditu

PREZIO ONENA
BERMATUTA

EARLY CHECK-IN
ETA LATE CHECK-OUT
Eskuragarritasunaren arabera

PAKETE/ESKAINTZA
ESKLUSIBOETARAKO
SARBIDEA

Erreserbatu

> 14 urte
Ongi etorri Villa Favorita-ra

Kontxako badian
gelditzen den azkeneko villa

Kristalaren alde batetik, munduko itsas pasealeku ederrenetako bat. Beste aldetik,
XIX. mendeko villa baten intimitatea eta xarma. Alde batetik, bizitza, argia,
itsasoa eta ihintz gazia. Beste aldetik, bi Michelin izar,
egun on batzuk eta txoko atsegin bat denboraren joanaz gozatzeko.

Zure zain geunden.

  • Villa Favorita-ko gastronomia

    Bi izar gehiago
    badiaren gainean

    Funtsezkoa da detaile bakoitza, baita mokadu bakoitza ere. Beti, momentu bakoitzean duzu goi mailako gastronomia Villa Favorita-n. Gela-zerbitzuan, gure taberna esklusiboan itsasora begira, bi Michelin izar duen jatetxean, egun zoragarri bati hasiera emateko… Paulo Airaudo izen handiko chefak egunero pentsatu, sortu eta zaintzen du guztia.

  • Villa Favorita by
    Paulo Airaudo

    Bi izar zurrupada
    bakoitzean. Mokadu bakoitzean

    Detaile bakoitza funtsezkoa denez gero, gela-zerbitzutik hasi eta tabernako kokteletaraino, gosari bikainak tartean direla, Euskal Herrian ezarri den izen handiko chef honek sortu eta zaintzen du plater bakoitza.

  • Amelia jatetxea by
    Paulo Airaudo

    Bi Michelin izar duen jatetxea

    Hondartzaren bukaerako arroken lurrina eta Argentinako auzo bateko oihartzunak. Igeldoko sagar-arbola bateko azalaren testura eta Bangkokeko kale bateko kolore gorri bizia. Bizitzako atalak, esperientziak, zaporeak. Ausardia eta mestizajea. Talentua.

Bizipenak

Esperientzia
ahaztezinak, betirako
oroipenak

Leku bat sentitzea. Sorrarazten dituen sentsazioak. Lurrinak, zaporeak, koloreak. Bertako kale atseginak eta bertako pertsona adeitsuak. Egiten dutena. Erakusten dutena. Dastatzen dutena, daukatena eta direna. Hiri honetako txoko bakoitza ezagutzen dugu, zerbait berezia kontatzeko duen pertsona bakoitza. Nahi duzu zuri aurkeztea?

Donostia - San Sebastián

Guztiz agerian inoiz
geratzen ez den hiria

Gero eta antzekoagoa den mundu batean, badira leku batzuk bereziak izatearen harrotasun horri oraindik eusten diotenak. Bisitariak maitemintzen dituen hiri harrigarri hori izaten jarraitzen du Donostiak. XIX. mendetik XXI. menderaino.

Oroitzapenez beteriko albuma.

Instagramen dena ikusi, @hotelvillafavorita

Ezagutu itzazu
Donostia eta Euskal Herria

Jardueren eta txangoen aukeraketa onena.
Bertako enpresak, kalitatezkoak eta esperientzia handikoak.

Book now

libroErreserbatu