Erreserbatu
Bi Izar
gehiago badiaren gainean
Funtsezkoa da detaile bakoitza, baita mokadu bakoitza ere. Beti, momentu bakoitzean duzu goi mailako gastronomia Villa Favorita-n.Gela-zerbitzuan, bi Michelin izar duen jatetxean, eta egun zoragarri bati hasiera emateko gosarian. Guztia pentsatu, sortu eta zaintzen du izen handiko Paulo Airaudo chefak.


Gosari bat baino gehiago…
Hiriarekin bat eginda dagoen badiarik ederrenetako bat aurrean duzula esnatzea, argiz eta haize leunez blaitua. Atzo bizitakoa gogora ekartzea edo bizitzeko zain duzun eguna planeatzea… nola handitu halako momentu baten magia?
Zuentzat pentsatu eta sortutako gosari bat probatuta beharbada. Esperientzia paregabea egun zoragarri bat hasteko.
Baina nahiago baduzu, kartan ere duzu gosaria, tokiko produktu osasungarriekin. Plater bereziak eta berdingabeak prestatzen ditugu produktu horiekin.

Gosarien karta
Jaitsi karta



Intimitate zurrupada bat
Ardoen eta koktelen karta esklusibo eta berezi bat. Jaso itzazu aditu profesional baten aholkuak momentu bakoitzerako koktelik egokiena aukeratzeko garaian, edo utzi hari konbinazio bat sortzen zure gustuetara egokitzen dena, edo harengandik sorpresa on bat jasotzen, edo zure zain zegoen ardo hori zuri erakusten… Guztia zuentzat pentsatutako ingurune esklusibo batean.

Koktelen karta
Jaitsi karta

Zapore berdingabeak
Hiritik paseatzetik bueltan. Bidaiari ekin aurretik. Arratsalde atsegin batean edo itsasoan bainu bat hartu eta gero. Edozein ordutan mokadu bereziren bat nahi izanda, zergatik ez ase gogoko duzun hori?
Gela-zerbitzuko karta, hoteleko gastronomiarekin zerikusia duten detaile guztiak bezala, gure chefak berak diseinatua da. Egunaren momentuetako bakoitzak izan dezan zapore berezi bat.

Gela-zerbitzuko karta
Jaitsi karta


Bi Michelin izar
duen jatetxean
Villa Favoritora iritsi, jatetxean sartu eta mahaian esertzea bidaia berri bati ekitea da, ibilbide zirraragarri bati ekitea. Sormen-lanetan zaporeak, testurak eta memoriak konbinatu, bidai hau esperientzia paregabea izan dadin.
Amelia. Bi Michelin izar duen jatetxean.