Sukaldaritza xumea,
baina ez sinplea.

Villa Favoritan, une bakoitzak bere lekua du. Mahaiaren inguruan ere bai. Tabernan, Antonio Belotti sukaldariak sukaldaritza irekia, dotorea eta artifiziorik gabea eskaintzen du, non zapore ezagunek ikuspegi garaikidearekin bat egiten duten.
Egunaren erritmoari jarraitzeko karta bat: itsasoa atzean dela bazkaltzea, ilunabarra Kontxaren gainera iristen denean trago bat hartzea edo badiako argiak uretan islatzen diren bitartean afaria luzatzea. Une bakoitzari laguntzeko pentsatutako platerak, inguruak gainerakoa egin dezan.
Gosari bat
baino askoz gehiago
Argiz eta itsas haizez betetako hiri-badia ederrenetako baten aurrean esnatzea. Atzoko bizipenak gogoratzea edo datorren eguna antolatzea... Nola egin une hori are magikoagoa?
Agian, zuentzat bereziki pentsatu eta prestatutako gosari batekin. Errepikaezina izango den egunari hasiera emateko esperientzia paregabea, bertako produktu osasungarriekin egindako plater original eta bereziekin.
Zapore
paregabeak
Hirian paseatu ondoren. Bidaia bati ekin aurretik. Arratsalde atsegin batean edo itsasoan bainatu eta gero. Edozein ordutan mokadu berezi bat hartzeko gogoa sortzen bada, zergatik egin uko?
Logela-zerbitzuko karta, hoteleko gastronomiari lotutako xehetasun guztiak bezala, gure sukaldariak berak diseinatu du. Eguneko une bakoitzak ere zapore berezia izan dezan.
0>






