Erreserbatu

> 14 urte

Hotela

Kontxa badiaz gozatzen
125 urteren ondoren ere

XIX. mendearen bukaeran, gutxika eta gortearen babesean,
Kontxa badia europar estiloko villa dotoreez inguratzen hasi zen,
diamantezko diadema bat balitz bezala. Eta denborak berak, banan-banan, eraman egin zituen. Guztiak,
bat izan ezik. Badiako azkeneko villa. Diademaren azkeneko bitxia. Bereziena. Gustokoena. Favorita bera.

Bi Michelin izar

Goi mailako gastronomiako proposamen bat eskaintzen dizugu, Paulo Airaudo chefak sortua, zerbitzu bakoitzean, baita bere Amelia jatetxea ere, bi Michelin izarrekoa.

Boutique hotela

Ingurune atsegin bat, leku berezi bat, non dena sortu den ideia beraren inguruan: gure artean bizitako egun bakoitza paregabea izatea.

Bistak Kontxara

Zure gelako leihoa gure hiriaren bihotzera zabaltzen da, Badian den lekurik hoberenera.

Adults Only

Lasaitasuna, erosotasuna eta erlaxazioa. Ingurune bare bat, halako giro bat preziatzen duten pertsonentzat.

  • Donostia - San Sebastián

    Harrera egiteko
    sortua

    XIX. mendearen azken herenean, María Cristina erregina Donostia bisitatzen hasi zen eta azkenean hemen ezarri zuen udaldiko bere egoitza. Berarekin batera, gorte osoa lekualdatzen zen gure hirira eta horrela hasi ziren hotelak eta villak udatiarrentzat eraikitzen. Hor du sorburua dotoreziatik abiatuta diseinatu zen hiri honek harrera egiteko duen tradizioa.

  • Villaren historia

    Hiri berriarekin batera
    sortutako eraikin bat

    Antonio Cortázar udal arkitektoak, hiriaren zabalgune zoragarriaren sortzaileak, villa hauetako batzuk proiektatu zituen udatiarrentzat, eta haien artean frantses estiloko altxor txiki bat, 1866an eraikia, garai hartan “Bainuen pasealekua” deitzen zen lekuan. Oraingo Villa Favorita. Kontxa pasealekuaren bihotzean bizipen berezi bat eskaintzeko sortua den lekua.

  • Hotel-tradizioa

    Anfitrioiak 1868az geroztik

    Garai berean, eta leku honetatik oso gertu, tokiko bi enpresarik, Manuel Baldak eta Juan José Matheusek, ostatu bat irekitzea erabaki zuten, gerora Hotel de Londres y de Inglaterra izango zena. Orain, hotel berezi honetan, Hotel de Londres-ek zerbitzuan izandako esperientzia eta harrera egiteko duen bokazioa Villa Favorita txikira eramaten ditu, Kontxako villa guztietatik zutik iraun duen bakarrera.

Kokapena

Hiri bakoitzak
bihotz bat du

Eta hauxe da gurea. Kontxa pasealekuaren erdian. Santa Klara uhartearen parean, tamariz ilelaren artean. Erlojuen pean, bere baranda bereziak alderantziz kokatua duen pieza bakarraren ondoan. Itsasora begira. Donostiaren esentzia.

Nortasuna

Ongietorria
jasotzearen esanahia

Bi Michelin izar. Kristal lausotu bat itsasoaren parean. Argi-uholde batek leihateak osorik hartuta. Munduan ezagun den badia baten erdigunea. Ongietorri bat. Ikuspegi paregabe bati. Ikono bihurtutako hiri bati. Villa bati. Villa Favorita-ri.
Gozatzeko eta erlaxatzeko den leku bat.

A unique stay starts
in a unique place

Hotela

Detaile handiez
eta txikiez inguratutako giroa

Hotela osorik diseinatu da arretarik handienaz, giro atsegin, bare eta berezi bat lortzeko. Gure etxera propio etorritako artisau profesionalen maisutasunarekin, barnealdeko elementu eta xehetasun guztiei akabera emateko.

Gure gelak

Book now

libroErreserbatu